Pasioa, jakin-mina eta ikasteko gogoa: horra hor amets bat egia bihurtzeko konbinazio perfektua. Ingeles-eskola bat mundua ulertzeko modu bihurtzea eta horrek munduan eragina izatea posible da? Erantzuna baiezkoa da.
Dagoeneko 20 urte joan dira Natàlia Perarnauk metodo berdingabe bat sortu zuela, gaur egun munduan 170.000 ikaslek baino gehiagok jarraitzen dutena. Nahi duzu jakin nolakoa izan den bizipen errepikaezinez beteriko bidaia hori? Ezagutu gure historia.
Urteak joan, urteak etorri, Kids&Us-en esentziak berdin dirau. 20 urtez egin dugu lan gure ikasleek modu zentzudunean ikasten duten metodoaren bikaintasunari eusteko. Horixe lortu dugu, gure esentzia eta balioak ordezkatzen dituen lantalde inkonformista, grinatsu, eraldatzaile eta ausartari esker.
Kids&Us-en urteko biltzarra da gehien espero dugun ekitaldia, baina aurtengoa biltzarra baino askoz gehiago izan da. Fundatzaileak, frankiziadunak, zuzendariak, koordinatzaile akademikoak eta Kids&Us-en zentraleko langileak bildu ziren topaketa bikain horretan, aukeraz eta erronkaz beteriko bidea elkarrekin marrazten jarraitzeko.
Urtemuga bat ospatzea aitzakia ezin hobea da look aldaketa baterako. Irudi berria ez ezik, mundu berri bat sortu dugu, hitzez haratago doan unibertso bat. Hau Kids&Us-en aurpegi berria da!
Gure lehen 20 urteak berritzen eta etorkizunari begiratzen bizi izan ditugu, eta horrela jarraituko dugu. Lagundu nahi gaituzu bidaia honetan?