Urte 1etik aurrerako haurtxoentzako ingeles-ikastaroa.
Haurtxoek lehen ikastaroan bidelagun izango duten pertsonaia da Mousy. Sagu atsegin horrek lagunduta eta zentzumenekin esperimentatuz, abestuz eta istorio laburrak kontatuz, ingelesa deskubrituko dute.
2 urtetik aurrerako haurtxoentzako ingeles-ikastaroa.
Bigarren ikastaroko sagu protagonista da Linda, eta neska handia da: bi urte bete ditu! Beti du berekin Bunny, oraindik txikia den untxitxo bat. Lindarekin eta Bunnyrekin batera, haurtxoak gero eta autonomoagoak izaten hasiko dira.