<img height="1" width="1" style="display:none" src="https://www.facebook.com/tr?id=1790185717921572&amp;ev=PageView&amp;noscript=1">
banner_Emma

Emma: esperientzia erreal eta zentzudunak

Ongi etorri Emma ikastarora, 4 urtetik gorako haurrei zuzendutako Kids&Us-en ingeles-ikastarora, hain justu. Etapa honetan, gure ikasleek ingelesez komunikatzen ikasiko dute, egitura eta esaldi laburren bidez. 
imagen01_Emma

Nolakoa da Emma ikastaroaren ikaskuntza-esperientzia berritua? 

Kids&Us-en, beti ari gara berrikuntzak egiten gure ikasleei ahalik eta ikaskuntza-esperientziarik onena emateko: bakarra, kalitate gorenekoa eta garapen-etapari egokitua.  

Hori lortzeko, aurrez aurreko ingurunearen eta teknologiarik aurreratuenen alderdirik onenak konbinatu ditugu, alegia, metodoak betiko oinarri berak ditu, baina teknologia-geruza bat gehitu diogu. 

Hau da gure funts eboluzionatua: Upgrading the Essence.   

Zer ikasiko dute ikasleek Emma ikastaroan?

Emma ikastaroan, ikaskuntzaren oinarria murgilketa linguistikoa, jolasa eta haurrentzako une erreal eta zentzudunekin konektatzeko diseinatutako jarduerak dira. 

Partaidetza eta elkarrekintza sustatzen duten eguneroko egoeren eta jardueren bidez, ikasleak modu naturalean erlazionatzen dira ingelesarekin, eta bitartean: 

  • Autonomia eta konfiantza lortzen dute.  

  • Eguneroko jardueretan parte hartzen dute.  

  • Modu naturalean ikasten dute ingelesez hitz egiten.  

  • Ohiturak eta errutinak garatzen dituzte taldeko gainerako kideekin jolastean eta elkarreragitean. 

imagen02_Emma

Zer material izango dute ikasleek Emma ikastaroan?

Emma ikastaroko materiala haurren jakin-mina pizteko dago diseinatuta, eta, aldi berean, lagungarria da familiek etxean ikasten lagundu dezaten, modu erraz eta naturalean. 

Student Book

Ikasleek lau liburu izango dituzte (bat istorio bakoitzeko), modu atsegin eta dibertigarrian etxean ere kontaktua izaten jarrai dezaten ikasgelan lantzen duten ingelesarekin. 

  • Ikasgelan landu eta etxean jarraitzen duten istorioak.  

  • Jolasak, eranskailuak eta ikasleen adinerako pentsatutako jarduerak. 

  • Jarduera errazak eta intuitiboak, Talking Pen-arekin edo gabe. 

Booklet y Little Helper Booklet eta Little Helper Board

Haurrek ohitura onak garatzen edo eguneroko jarduerak egiten dituzten bitartean familiei laguntzeko diseinatutako materialak izango dituzte ikasleek. 

  • Booklet: ikasleek egunero eraman beharko dute eskolara, irakasleek audioa entzuteko errutinaren jarraipena egin dezaten. Audioa etxean egunero entzutera bultzatuko ditu horrek. 

  • Little Helper Board: ikasleek etxean utziko dute, eguneroko jarduerak egitea sustatzeko, hala nola mahaia jartzea edo ohea egitea. Astean zehar zer zeregin egiten lagundu duten markatu ahal izango dute bertan, egunerokotasunean autonomia eta inplikazioa izaten joateko. 

Kan-do

Pelutxe hori aliatua izango da. Ohiturak sendotuko dituzte hari esker, eta etxeko errutinak egiten lagunduko die. 

  • Haurren autonomia eta ohitura onak indartzen ditu.  

  • Lau arropa-konjunto ditu, bat ikastaroko istorio bakoitzerako.  

Workbook

Koaderno hau ikasgelan erabiliko dute ikasleek, hainbat jardueraren bidez historia bakoitzaren egiturak lantzeko.  

  • Ikastaroaren edukia bisualki indartzen du.  

  • Ikasgelako elkarrekintza errazten du. 

My Way

Kontu handiz diseinatutako aplikazio hau izango dute ikasleek, gure metodoaren material fisikoa osatzeko eta ikaskuntza-esperientzia orokorra izateko. Hauek barne hartzen ditu: 

  • Ikastaroko audioak. Ezinbesteko errutina da Kids&Us-en metodoan. 

  • Kan-doren laguntzarekin ohitura onak lantzeko eta eguneroko zereginetan laguntzeko material osagarria. 

  • Eduki gehigarria: jolasak, abestiak eta bideoak. 

Talking Pen (osagarria)

Horrez gain, arkatz digital horrekin, zuen seme-alabek denbora gehiagoz entzungo dute ingelesa. Hari esker, gure ikasleek modu dibertigarri eta atseginean ikasiko dute ingelesa ahoskatzen etxean. 

  • Testuen audioa erreproduzitzen du, ikasleei ahoskera hobetzen laguntzeko. 

  • Pertsonaiak biziarazten ditu. 

  • Erabiltzeko erraza da: Kids&Us-en ipuinen soinu-puntuen gainean jarri besterik ez da egin behar. 

Gure konpromisoa 

Zuen seme-alabek ikaskuntzan izaten duten aurrerapena zuekin partekatzea.   

Txostenak

Zuen seme-alaben jarraipen pertsonalizatua egiten dugu ikasgelan. Hortik abiatuta, haien ikaskuntzaren bilakaerari buruzko txostenak jasoko dituzue aldizka.   

Tutoretzak 

Familiek tutoretzak eskatu ahal izango dituzue irakasleekin, haiekin modu pertsonalizatuagoan hitz egiteko. Era berean, zentroak ere deitu ahal izango ditu, zuekin zerbaiti buruz hitz egin nahi izanez gero.   

My Kids

Aplikazio hori da zentroaren eta zuen arteko komunikazio-kanal nagusia. Informazio akademikoa eta txostenak kontsulta ditzakezue, bai eta tutoretzak eta bilerak eskatu ere.