<img height="1" width="1" style="display:none" src="https://www.facebook.com/tr?id=1790185717921572&amp;ev=PageView&amp;noscript=1">
FT1

Bizi Kids&Us-en metodoaren eboluzioa Fairy Tales 1ekin

Ikaskuntza-esperientzia pertsonalizatua eta gamifikatua da, eta ikasgelan gertatzen dena etxean gertatzen denarekin lotzen du. 

Ongi etorri Fairy Tales 1 ikastarora

Ikastaro honetan, ipuin klasikoak berraurkituko ditugu Susanekin eta Sidneyrekin, hau da, Txano Gorritxoren eta Mari Errauskinen bertsio modernoekin. Materialak aberatsagoak eta konplexuagoak dira hizkuntzari dagokionez, eta ikasleentzat esangurazkoak diren testuinguruetan bai ahozko bai idatzizko trebetasunak lantzeko balio dute. 

Ezagutu My Way, gure protagonisten eskutik

Zenbait ikaslek, familiak eta irakaslek probatu eta bizi izan dute jada My Way, eta, orain, zuekin partekatu nahi ditugu haien esperientziak. 

Ikastaroko materialak

Fairy Tales 1en materialak berritu ditugu; horrela, zentzumen guztiekin konektatuko dira ikasleak ikastaroarekin. 

FT1 SB Covers print_Página_1

Student Book

Fairy Tales 1eko ikasleek istorioen eta hizkuntza-edukiak praktikatu eta finkatzeko jardueren liburu fisiko bat izango dute.
MyWay

My Way

Mundu digital iraultzailea da, eta mundu fisikoarekin batera dago; hari esker, ikaskuntza-prozesu are sendoagoa izango da.
Interior libros 2

Readers

Irakurzaletasuna sustatzeko, ikastaroaren istorio bakoitzaren bertsio bat emango diegu ikasleei opari liburu fisiko interaktiboen bilduma berezi batean. Reader horiek ikasturtea amaitzean entregatuko ditugu, udan ere ingelesarekin kontaktuan jarraitzeko.
Student Book_Picto_931x745

Student Notebook

Etapa honetan, idazketa sustatu nahi dugu eta, horretarako, material hori baliatuko dugu. Testu luzeak idatziko ditugu ingurune digitalean, baina baita ikasgelan ere, eskuz idaztea ez baitugu alde batera utzi nahi.

Gure konpromisoa

Tutoria

Tutoretzak

 

Ikasturtearen edozein unetan, ikastaroaren irakasleekin banan-banan hitz egiteko tutoretzak eska ditzakezue.  

informes

Txostenak

 

Zuen seme-alaben banako jarraipena egingo dugu ikasgelan, eta, hori oinarri hartuta, aldizka haien ikaskuntza-prozesuaren bilakaeraren gaineko txostenak jasoko dituzue.  

Mochila_Transparente

My Kids

 

My Kids aplikazioa zentroaren eta familien arteko komunikazio-kanal nagusia da. Informazio akademikoa eta txostenak kontsulta ditzakezue, bai eta tutoretzak eta bilerak eskatu ere.