Ingeleseko eskola bat baino askoz gehiago gara.
Kids&Us-en, asmoa duen heziketaren bidez, esperientzia adierazgarriak bultzatzen ditugu, haurrek munduari zer potentzial itzela duten erakuts diezaioten.
Kids&Us | Hello, world. It's me.
Kids&Us language school
2003an, Natàlia Perarnauk Kids&Us ideia argi batekin sortu zuen: haurrek ama-hizkuntza naturaltasunez ikasten badute, zergatik ez kopiatu prozesu bera ingelesa ikasteko?
Galdera horretatik berezko metodo bat sortu zen, haurrak beren lehen urteetatik laguntzeko, eta haien garapenaren etapa bakoitzari egokitzeko.
we celebrate
UNIQUENESS
we activate
COMMUNITIES
we generate
IMPACT
Kids&Us-en konpromisoa islatzen da, orobat, babesten ditugun ekimenetan, gure egiten ditugun estandarretan eta gure gauzak egiteko era abalatzen duten aintzatespenetan.
Validated Course and Assessment Provider den aldetik, Kids&Us-ek, bere ikastaroen eta azterketen bitartez, Global Communication in English izeneko ziurtagiri ofiziala eskaintzen du.
Trinity College London-ek ematen duen ziurtagiria da, eta Erresuma Batuan Ofqual-ek arautzen du. Hizkuntzetarako Erreferentziako Europako Esparru Bateratuarekin (EEEB) bat egiten du, halaber.
Kids&Us-ek Gartner Eye on Innovation Awards for Education 2025 saria irabazi du K-12 kategorian KUTE My Way proiektuagatik.
Aintzatespenak zera nabarmentzen du: hezkuntzan berritzeko eta ikasteko era berriak oraindik esploratzeko dugun gaitasuna.
Kids&Us-ek 2025. urteko frankiziatzaile gisako saria erdietsi du 2025. urteko Espainiako Frankizia Sarietan. Espainiako Frankizia Elkarteak (AEF) antolatzen ditu sariak.
Aintzatespenak bermatu egiten du gure sareak bultzatzen duen hazkunde-, laguntza- eta komunitate-eredua.
Kids&Us-ek Nazio Batuen Munduko Hitzarmenarekin bat egin du; alegia, jasangarritasun korporatiboko munduko ekimen handienarekin.
Konpromiso honek indartu egiten du hazteko dugun borondatea; hain zuzen ere, arduraz eta gizartearen nahiz ingurumenaren erronka handiekin bat eginda.
Kids&Us English SLk Zigor Complianceko Kudeaketa Sistemen UNE 19601:2017 ziurtagiria lortu du, zeina AENORek ematen baitu.
Osotasun, gardentasun eta erantzukizunarekin dugun konpromisoaren bermea da ziurtagiria.
2026-27 denboralditik aurrera, Kids&Us da ACB ligako —alegia, Espainiako gizonezkoen saskibaloi-txapelketa nagusia— Bàsquet Manresa taldearen babesle nagusia.
Akordio horrek haurren nahiz gazteen hazkundeari buruzko ikuskera bera duten bi proiektu batzen ditu, biok ulertzen baitugu garapenak honako hauek oinarri izan behar dituela: ahalegina, jarraitutasuna, ikaskuntza eta pertsona bakoitzaren potentzialean konfiantza izatea.