<img height="1" width="1" style="display:none" src="https://www.facebook.com/tr?id=1790185717921572&amp;ev=PageView&amp;noscript=1">
Mysteries 1_1440x1500

Mysteries: Teens abentura hastera doa

 

Teens etapa Mysteries-ekin hasiko dugu. Ikastaro hauekin, komunikazio-gaitasunak areagotuko ditugu.

Ongi etorri Mysteries 1era

 

Mysteries 1 ikastaroan, bi helburu nagusi izango ditugu: hitz egitean hizkuntzaren zehaztasuna eta zuzentasuna hobetzea eta, horrez gain, gramatika-arau gero eta konplexuagoak ulertzea. Horri esker, hitz-jario handiagoarekin komunikatzeko gai izango gara eta orain arte lortutako maila sendotzen jarraituko dugu.

Ikastaroko materialak

 

Mysteries ikastaroetako edukiak polizia-eleberrietatik abiatuz garatzen dira. Eleberri horietako protagonistak nerabeak dira eta misterio bat argitu beharko dute. Horrela, suspenseari bukaeraraino eutsi nahi diogu, ikasleak irakurtzen jarraitzera animatzeko.

SB_Mysteries 1

Student Book

Ikastaroko liburuan bi istorio daude. Istorio horietan, Spike detektibe amateurra, Mysteries 1eko protagonista, misterioak eta egoera bitxiak argitzeko gidari ezin hobea izango da.
TT Homed In

T&T zONe

Ikasgelan egindako lanekin lotutako edukien plataforma bat da. Ahozkoaren ulermena, esapide idiomatikoen erabilera eta gramatikako egiturak indartzeko audioak eta jarduerak ditu.

Gure konpromisoa

Tutoria

Tutoretzak

 

Ikastaroko irakasleekin modu pertsonalizatuan hitz egiteko, tutoretzak egiteko aukera
eskaintzen dizuegu.

informes

Txostenak

 

Zuen seme-alaben banako jarraipena egingo dugu ikasgelan, eta, ondorioz, aldizka haien
ikaskuntza-prozesuaren bilakaeraren gaineko txostenak jasoko dituzue.

Mochila_Transparente

My Kids

 

My Kids aplikazioa zentroaren eta familien arteko komunikazio-kanal nagusia da. Informazio
akademikoa, txostenak, tutoretzak eta bilerak kontsulta ditzakezue.