<img height="1" width="1" style="display:none" src="https://www.facebook.com/tr?id=1790185717921572&amp;ev=PageView&amp;noscript=1">
Diseño sin título (42)-1

Mysteries 1: hasi da Teens etapako abentura

Ongi etorri Mysteries 1 ikastarora, Kids&Us-en ingeles-ikastarora, jada ingeles-funts solidoa duten 13-15 urteko gazteentzako ikastarora, hain justu.  
imagen (6)

Nolakoa da Mysteries 1 ikastaroaren ikaskuntza-esperientzia berritua?

Kids&Us-en, beti ari gara berrikuntzak egiten gure ikasleei ahalik eta ikaskuntza-esperientziarik onena emateko: bakarra, kalitate gorenekoa eta etapa bakoitzari egokitua. 

Hori lortzeko, aurrez aurreko ingurunearen eta teknologiarik aurreratuenen alderdirik onenak konbinatu ditugu, alegia, metodoak betiko oinarri berak ditu, baina teknologia-geruza bat gehitu diogu.  

Hau da gure funts eboluzionatua: Upgrading the Essence. 

Zer ikasiko dute ikasleek Mysteries 1 ikastaroan?

Mysteries 1 ikastaroan, hau da, Teens etapako lehen mailan nerabeei lagun egiten diegu euren hazkuntza linguistiko eta pertsonalerako funts-funtsezkoa den garai honetan. Ikaskuntzaren oinarria murgilketa linguistikoa, jolasa eta ikasleen benetako interesekin konektatzeko diseinatutako jarduerak dira. Misteriozko istorio zirraragarrien bidez, ikasleek: 

  • Ingelesez eztabaidatu eta adierazten dituzte euren ideiak.  

  • Taldean lan egiten dute kasuak argitzeko. 

  • Jakin-mina pizten dieten enigmei egiten diete aurre. 

  • Pentsamendu kritikoa eta sormena garatzen dute. 

imagen (10)

Zer material izango dute ikasleek Mysteries 1 ikastaroan?

Material berria dugu Mysteries 1 ikastaroan, ikasleek ikastaroa modu dinamikoagoan, konektatuagoan eta eraginkorragoan bizi dezaten. 

Student Book

Hasiera-hasieratik erakarriko gaituen istorioa. Ikaskuntza etengabeko abentura bihurtzen du. 

  • Misterioen inguruan egituratutako kapituluak. Amaierara arte eusten diote ikasleen interesari. 

  • Hizkuntza-trebetasun guztiak modu orekatuan lantzeko jarduerak: ahozkoaren eta idatzizkoaren ulermena, hiztegia, gramatika, eta ahozko eta idatzizko adierazpena.

My Way

Ingurune digital bat, non ikaskuntzak jarraitu egiten duen. Espazio erabat pertsonalizatua izango da, eta are zentzu handiagoa du ikasgelatik kanpo. 

  • Ikasle bakoitzaren erritmora eta mailara egokitutako plataforma digitala. Ikastaroko edukiak praktikatu eta sendotzen dira bertan.  

  • Kasu interaktiboak. Ikasleek argitu behar dituzte, ikastaroko protagonistekin batera.

Readers

Istorio berriak. Ikasleek irakurketarekiko duten interesa pizten dute, eta ingelesarekiko loturari eusten diote ikasgelaz haraindi. 

  • Mysteries unibertsoa zabaltzen duten kasu independenteak.  

  • Formatu erakargarria. Irakurtzeko ohitura sustatzen du.   

  • Ikaskuntzaren jarraipena udan. 

Students Notebook

Libreta bat, ikasleek ideiak antola ditzaten. 

  • Paperezko materiala da, eta ikasleek idatzizko adierazpeneko jarduerak egin ahal izango dituzte bertan. 

  • Ideiak idatziz egituratzeko eta komunikatzeko gaitasuna garatzen laguntzen du. 

  • Ikasgelan egiten diren beste jarduera batzuetarako material lagungarria da.

Gure konpromisoa

Zuen seme-alaben ikaskuntzari buruzko komunikazioa.  

Txostenak

Zuen seme-alaben jarraipen pertsonalizatua egiten dugu ikasgelan. Hortik abiatuta, haien ikaskuntzaren bilakaerari buruzko txostenak jasoko dituzue aldizka.  

Tutoretzak

Familiek tutoretzak eskatu ahal izango dituzue irakasleekin, haiekin modu pertsonalizatuagoan hitz egin ahal izateko. Era berean, zentroak ere deitu ahal izango ditu, zuekin zerbaiti buruz hitz egin nahi izanez gero.   
  

My Kids

Aplikazio hori da zentroaren eta zuen arteko komunikazio-kanal nagusia. Informazio akademikoa eta txostenak kontsulta ditzakezue, bai eta tutoretzak eta bilerak eskatu ere.