<img height="1" width="1" style="display:none" src="https://www.facebook.com/tr?id=1790185717921572&amp;ev=PageView&amp;noscript=1">
banner_Sam

Sam: aurkikuntzaz eta errutinaz beteriko abentura

Ongi etorri Sam ikastarora, 4 urteko haurrei zuzendutako Kids&Us-en ingeles-ikastarora, hain justu. Etapa honetan, ikasleei lagun egiten diegu egunerokoan, ingelesa ikasten duten bitartean, eta autonomia, segurtasuna eta konfiantza izaten laguntzen diegu, euren errealitatearekin lotutako esperientzien bidez. 
imagen02_Sam

Nolakoa da Sam ikastaroaren ikaskuntza-esperientzia berritua? 

Kids&Us-en, beti ari gara berrikuntzak egiten gure ikasleei ahalik eta ikaskuntza-esperientziarik onena emateko: bakarra, kalitate gorenekoa eta etapa bakoitzari egokitua.  

Hori lortzeko, aurrez aurreko ingurunearen eta teknologiarik aurreratuenen alderdirik onenak konbinatu ditugu, alegia, betiko metodoak oinarri berak ditu, baina teknologia-geruza bat gehitu diogu. 

Hau da gure funts eboluzionatua: Upgrading the Essence.

Zer ikasiko dute ikasleek Sam ikastaroan?

Ikaskuntzaren oinarria murgilketa linguistikoa, jolasa eta ikasleen eguneroko alderdiekin konektatzeko diseinatutako jarduerak dira. 

Eguneroko egoeren bidez (esaterako, janztea, eskuak garbitzea edo jolastea), ikasleak modu naturalean ohitzen dira ingelesera: 

  • Ingelesezko egitura eta soinu berriak ezagutzen dituzte.  

  • Euren autonomiarako onuragarriak diren ohiturak garatzen dituzte.    

  • Ikasi egiten dute, jolasten, errepikatzen eta taldeko gainerako kideekin elkarreragiten duten bitartean. 

imagen01_Sam

Zer material izango dute ikasleek Sam ikastaroan?

Sam ikastaroko materiala haurren jakin-mina pizteko dago diseinatuta, eta, aldi berean, lagungarria da familiek etxean ikasten lagundu dezaten, modu erraz eta naturalean. 

Student Book

Ikasleek lau liburu izango dituzte (bat istorio bakoitzeko), modu atsegin eta dibertigarrian etxean ere kontaktua izaten jarrai dezaten ikasgelan lantzen duten ingelesarekin. 

  • Ikasgelan landu eta etxean jarraitzen duten istorioak. 

  • Jolasak, eranskailuak eta ikasleen adinerako pentsatutako jarduerak. 

  • Jarduera errazak eta intuitiboak, Talking Pen-arekin edo gabe.

Booklet eta Routine Booklet

Haurrek ohitura onak garatzen edo eguneroko jarduerak egiten dituzten bitartean familiei laguntzeko diseinatutako materiala izango dute ikasleek. 

  • Booklet: ikasleek egunero eraman beharko dute eskolara, irakasleek audioa entzuteko errutinaren jarraipena egin dezaten. Audioa egunero entzutera bultzatuko ditu horrek. 

  • Routine Booklet: ikasleek etxean utziko dute. Eguneroko ohiturak eta errutinak ingelesez txertatzen lagunduko die etxean. 

Kan-do

Pelutxe hori aliatua izango da. Ohiturak sendotuko dituzte hari esker, eta etxeko errutinak egiten lagunduko die. 

  • Haurren autonomia eta ohitura onak indartzen ditu. 

  • Ingelesa ikastea eta familia-ingurunea lotzen ditu.

Workbook

Koaderno hau ikasgelan erabiliko dute ikasleek, hainbat jardueraren bidez historia bakoitzaren egiturak lantzeko.  

  • Ikastaroaren edukia bisualki indartzen du.  

  • Ikasgelako elkarrekintza errazten du. 

My Way

Kontu handiz diseinatutako aplikazio hau izango dute ikasleek, gure metodoaren material fisikoa osatzeko eta ikaskuntza-esperientzia orokorra izateko. Hauek barne hartzen ditu: 

  • Ikastaroko audioak. Ezinbesteko errutina da Kids&Us-en metodoan. 

  • Kan-doren laguntzarekin ohitura onak lantzeko eta eguneroko zereginetan laguntzeko material osagarria. 

  • Eduki gehigarria: jolasak, abestiak eta bideoak. 

Talking Pen (complementario)

Horrez gain, arkatz digital horrekin, zuen seme-alabek denbora gehiagoz entzungo dute ingelesa. Hari esker, gure ikasleek modu dibertigarri eta atseginean ikasiko dute ingelesa ahoskatzen etxean. 

  • Testuen audioa erreproduzitzen du, ikasleei ahoskera hobetzen laguntzeko. 

  • Pertsonaiak biziarazten ditu.  

  • Erabiltzeko erraza da: Kids&Us-en liburuen soinu-puntuen gainean jarri besterik ez da egin behar. 

Gure konpromisoa 

Zuen seme-alabek ikaskuntzan izaten duten aurrerapena zuekin partekatzea.   

Txostenak

Zuen seme-alaben jarraipen pertsonalizatua egiten dugu ikasgelan. Hortik abiatuta, haien ikaskuntzaren bilakaerari buruzko txostenak jasoko dituzue aldizka. 

Tutoretzak

Familiek tutoretzak eskatu ahal izango dituzue irakasleekin, haiekin modu pertsonalizatuagoan hitz egiteko. Era berean, zentroak ere deitu ahal izango ditu, zuekin zerbaiti buruz hitz egin nahi izanez gero. 

My Kids

Aplikazio hori da zentroaren eta zuen arteko komunikazio-kanal nagusia. Informazio akademikoa eta txostenak kontsulta ditzakezue, bai eta tutoretzak eta bilerak eskatu ere.