<img height="1" width="1" style="display:none" src="https://www.facebook.com/tr?id=1790185717921572&amp;ev=PageView&amp;noscript=1">
The Future 1_1080x1080

Ezagutu ezazu The Future ikastaroaren esperientzia

 

Hizkuntzaren ezagutzak eta zientzia fikziozko istorioek eskuz esku egingo dute aurrera The Future ikastaroetan.

Ongi etorri The Future 1era

The Future 1 ikastaroan, gure ikasleen hizkuntza-ezagutzaren zabalpena lantzen dugu, behar dituzten hiztegia eta egiturak bereganatuko dituztela ziurtatzeko. Hala, puntu honetan, gero eta gai gehiagori buruz hitz egin dezakegu eta ideia konplexuak komunikatzeko gauza gara.

Ikastaroko materialak

Horrela, suspenseari bukaeraraino eutsi nahi diogu, ikasleak irakurtzen jarraitzera animatzeko. The Future 1eko edukietan, etorkizun ez oso urrunean girotutako istorio distopikoen bitartez, inguratzen gaituen munduari buruzko askotariko gaiak lantzen hasten gara, adibidez: politika, gizartea eta ingurumen-hondamendiak.

SB_The Future 1

Student Book

Ikastaroko liburuak 2116. urtean kokatzen gaitu, hondamendi ekologiko bat gertatu ondoan. Dena itxuraldatuta dagoen mundu distopiko batean, Toryk oso hurbiletik eragiten dion krimen baten atzean benetan zer dagoen argitu beharko du.
TT Homed In

T&T zONe

Ikasgelan egindako lanekin lotutako edukien plataforma bat da. Ahozkoaren ulermena, esapide idiomatikoen erabilera eta gramatikako egiturak indartzeko audioak eta jarduerak ditu.
Grip

GRIP2120

App-story honetan, ikastaroko liburuaren edukiei jarraituz, zuen seme-alabak, jokoaren protagonista bihurtuta, polizia-kidego pribatizatu bateko agente izango dira.

Gure konpromisoa

Tutoria

Tutoretzak

 

Ikastaroko irakasleekin modu pertsonalizatuan hitz egiteko, tutoretzak egiteko aukera
eskaintzen dizuegu.

informes

Txostenak

 

Zuen seme-alaben banako jarraipena egingo dugu ikasgelan, eta, ondorioz, aldizka haien
ikaskuntza-prozesuaren bilakaeraren gaineko txostenak jasoko dituzue.

Mochila_Transparente

My Kids

 

My Kids aplikazioa zentroaren eta familien arteko komunikazio-kanal nagusia da. Informazio
akademikoa, txostenak, tutoretzak eta bilerak kontsulta ditzakezue.