<img height="1" width="1" style="display:none" src="https://www.facebook.com/tr?id=1790185717921572&amp;ev=PageView&amp;noscript=1">
SB_Mysteries 2

Mysteries: Teens abenturak aurrera jarraitzen du

 

Teens etapa Mysteries-ekin hasiko dugu. Ikastaro hauekin, komunikazio-gaitasunak areagotuko ditugu.

Ongi etorri Mysteries 2ra

Mysteries 2 ikastaroan, ikasleen ahozko eta idatzizko trebetasunak hobetuko ditugu, testu luzeago eta konplexuagoetatik abiatuta. Gainera, irakurmena indartuko dugu, Teens-entzat interesgarriak diren gaiei buruzko testuekin; halaber, hizkuntza aztertzen eta horri buruz hausnartzen jarraituko dugu.

Ikastaroko materialak

Mysteries ikastaroetako edukiak polizia-eleberrietatik abiatuz garatzen dira. Eleberri horietako protagonistak nerabeak dira eta misterio bat argitu beharko dute. Horrela, suspenseari bukaeraraino eutsi nahi diogu, ikasleak irakurtzen jarraitzera animatzeko.

SB_Mysteries 2

Student Book

Ikastaroko liburuan, institutu bateko antzerki-taldea lan berri bat estreinatzekoa da. Baina badirudi norbaitek eragotzi nahi duela. Charlottek, Mysteries 2ko protagonistak, erruduna aurkitu beharko du.
TT Homed In

T&T zONe

Ikasgelan egindako lanekin lotutako edukien plataforma bat da. Ahozkoaren ulermena, esapide idiomatikoen erabilera eta gramatikako egiturak indartzeko audioak eta jarduerak ditu.

Gure konpromisoa

Tutoria

Tutoretzak

 

Ikastaroko irakasleekin modu pertsonalizatuan hitz egiteko, tutoretzak egiteko aukera
eskaintzen dizuegu.

informes

Txostenak

 

Zuen seme-alaben banako jarraipena egingo dugu ikasgelan, eta, ondorioz, aldizka haien
ikaskuntza-prozesuaren bilakaeraren gaineko txostenak jasoko dituzue.

Mochila_Transparente

My Kids

 

My Kids aplikazioa zentroaren eta familien arteko komunikazio-kanal nagusia da. Informazio
akademikoa, txostenak, tutoretzak eta bilerak kontsulta ditzakezue.

DESI-32684-ICONO-TEST-LANDING-PAGE-ANIMAL-PLANET

Kids Test

 

Ikastaroa bukatu baino lehen, ikasleek Kids Test 4 egingo dute, Mysteries blokea amaitzean ingelesez nolako komunikazio-gaitasuna duten neurtzeko.