Hizkuntzaren ezagutzak eta zientzia fikziozko istorioek eskuz esku egingo dute aurrera The Future ikastaroetan.
The Future 2 ikastaroan, orain arte ikasitako ingelesa aberasteko eta finkatzeko helburua daukagu. Hori lortzeko, hitz, egitura eta esapide konplexuagoen erabilera sendotuko dugu, gai handinahi eta adierazgarrien bitartez. Horrela, ikasleek beren nortasuna eraiki eta horren arabera hitz egiteko aukera izango dute.
Animal Planet-en esperientzia joko handi bat da, eta ebatzi behar diren misio eta erronketan egituratuta dago. Bi aukera daude ebazteko: ikastaldearekin elkarlanean edo banan-banan My Way aplikazioan. Teknologiari esker, ikaskuntza-ibilbide berezia eskaintzen diogu ikasle bakoitzari, barne hartuta haien erritmo eta beharretara egokitzen diren jarduera eta edukiak.
Berrikuntza-proiektuak kaleratu baino lehen, gure produktuek ezin hobeto funtzionatzen dutela ziurtatzen dugu. Animal Planet-eko ikasleek probatu dute jada My Way eta, orain, haien esperientzien berri eman nahi dizuegu.
The Future 2ko edukietan, etorkizun ez oso urrunean girotutako istorio distopikoen bitartez, inguratzen gaituen munduari buruzko askotariko gaiak lantzen jarraituko dugu, adibidez: politika, gizartea eta ingurumen-hondamendiak.
Una colección de 4 libros estimulantes que invitan a la participación de los más pequeñitos con contenidos, actividades y objetivos lingüísticos asociados a su etapa vital.
Una experiencia que le da a los bebes la oportunidad de escuchar y “hablar” en un nuevo idioma, pero también de vivir y sentir en inglés.
Ikastaroko irakasleekin modu pertsonalizatuan hitz egiteko, tutoretzak egiteko aukera
eskaintzen dizuegu.
Zuen seme-alaben banako jarraipena egingo dugu ikasgelan, eta, ondorioz, aldizka haien
ikaskuntza-prozesuaren bilakaeraren gaineko txostenak jasoko dituzue.
My Kids aplikazioa zentroaren eta familien arteko komunikazio-kanal nagusia da. Informazio
akademikoa, txostenak, tutoretzak eta bilerak kontsulta ditzakezue.
Ikastaroa bukatu baino lehen, ikasleek Kids Test 5 egingo dute, The Future blokea amaitzean ingelesez nolako komunikazio-gaitasuna duten neurtzeko.