Cool Off esperientzia ingelesa ikasgeletatik harago eramateko aukera zoragarria da. Naturan bete-betean, gure ikasleak hizkuntzan murgilduko dira astebetez, eta ingelesa ikasiko dute; baina, ez hori bakarrik. Gainera, munduko kulturak ezagutuko dituzte, pertsonalki haziko dira eta lagun berriak egingo dituzte.
Cool Off-en balioak
Kids&Us-en, hizkuntza ikasteko esperientziarik onena eskaintzeko lan egiten dugu beti; baina, gainera, errespetua, tolerantzia, talde-lan, autonomia eta beste balio batzuk barneratzea sustatu nahi dugu. Gure talde bikainak eskarmentua du bai Kids&Us-en munduan, bai aisiaren munduan; beraz, parerik gabeko kanpamentuak sor ditzakegu.
Kanpamentuetan (zazpi egun eta sei gau), ingelesez egin behar diete ikasleek taldekideei. Kids&Us-en metodoari jarraituz, egunerokoan ingelesez aise komunikatzeko egiturak ikastera animatzen ditugu. Gainera, haien mailara egokitutako gramatika eta hiztegia lantzen ditugu gure Travel Guide-etan (Cool Off-etako koaderno esklusiboak dira).
Jolasen bidez eta ongi pasatzen egiten dugu
Jolasak, abestiak eta dantzak ezinbestekoak dira Kids&Us kanpamentuetan, jakina! Gosaltzera, bazkaltzera eta afaltzera joateko, dutxara joateko eta txangoan goazenean kantatzen dugu. Eta guztia ingelesez! Gainera, astearen amaieran, ikasita izango dituzte gaiarekin lotutako abesti eta dantzak, eta familiek zuzenean ikusi ahal izango dituzue agur-festan.
Atsedenik ez Cool Off-etan! Jaikitzen garenetik lokartzen garen arte, jarduera ugari egiten ditugu: jolasak, aukeratutako kulturako kirol tradizionalak eta txangoak, besteak beste. Gainera, egunero bainatzen gara, dela igerilekuan, dela ur naturaletan!
Hori ez da dena! Hona gehien gustatzen zaizkien jardueretako batzuk:
Jakin nahi duzue nolakoa den Cool Off-etako egun bat? Klik egin hemen!
Cool Off-eko monitoreak eta zuzendariak pertsona gazte eta dinamikoak dira, eta irakaskuntzarako bokazio argia dute.
Cool Off-eko monitoreak inplikatuta daude proiektuan, eta ikasleei jolasteko eta ikasteko ilusioa transmititzen disfrutatzen dute. Eskarmentua dute aisiaren munduan eta berariaz prestatu dira Cool Off-erako. Haiei esker, gure nahia bete dezakegu: haurrek esperientzia paregabe eta ahaztezina bizi ahal izatea gure kanpamentuetan.
Cool Off-en zuzendaritza-taldea Kids&Us-en metodoan esperientzia handia duten pertsonek osatzen dute. Aisiaren munduan ere esperientzia dute, eta proiektuari lotuta daude erabat. Kanpamentuetako zuzendariak arduratzen dira haurren segurtasunaz. Gainera, egunerokoa ongi antolatuta dagoela ziurtatzen dute, bai eta Cool Off-en edizio bakoitzerako berariaz sortutako jarduerak behar bezala ezartzen direla ere.
Azkenik, hemen dituzue Frankie eta Vanessa: Cool Off-en antolatzaileak. Proiektuari itxura emateaz arduratzen dira urtero; jarduerak sortzen dituzte, txangoak eta tailerrak bilatzen dituzte eta izen-emateak modu pertsonalizatuan kudeatzen dituzte, besteak beste.
El Molí (Barcelona)
1. txanda: ekainaren 22tik 28ra
2. txanda: ekainaren 29tik uztailaren 5era
3. txanda: uztailaren 6tik 12ra
4. txanda: uztailaren 13tik 19ra
5. txanda: uztailaren 20tik 26ra
Informazio gehiagoNaturávila (Ávila)
1. txanda: ekainaren 22tik 28ra
2. txanda: ekainaren 29tik uztailaren 5era
3. txanda: uztailaren 6tik 12ra
4. txanda: uztailaren 13tik 19ra
5. txanda: uztailaren 20tik 26ra
Informazio gehiagoIrrisarri (Navarra)
1. txanda: ekainaren 29tik uztailaren 5era
2. txanda: uztailaren 6tik 12ra
Informazio gehiago
El Molí de la Riera
Naturávila
Irrisarri Land