<img height="1" width="1" style="display:none" src="https://www.facebook.com/tr?id=1790185717921572&amp;ev=PageView&amp;noscript=1">
LANDING cool off 2026_2
BANDERA CUADROS CHECKERED FLAG

«Antolakuntza, plangintza eta talde bikainak. Nire semearentzako lehen esperientzia izan da. Asko pozten naiz bizi ahal izan duelako... Zorionak abentura handi honetan jarri duzuen ahalegin eta gogoengatik». Esther, Leoren ama.

PICTOGRAMAS COOL OFF 241x260px_EUS3
PICTOGRAMAS COOL OFF 241x260px2
PICTOGRAMAS COOL OFF 241x260px
PICTOGRAMAS COOL OFF 241x260px4
PICTOGRAMAS cool off 241x260_EUS3
PICTOGRAMAS cool off 241x260_EUS2
PICTOGRAMAS cool off 241x260_EUS
PICTOGRAMAS cool off 241x260_EUS4-1
foto grupo mochilas
Ongi etorri Cool Off-era!

Cool Off Kids&Us-en udako kanpamentuak dira. Zazpi egun eta sei gauean, 7 eta 13 urte bitarteko neska eta mutilek esperientzia itzela biziko dute ingelesez ikasgeletatik haratago. Astebeteko hizkuntza-murgilketaz gozatuko dute naturaren erdian. Astebetean, ingelesa ikasteaz gain, munduko kulturak ere ezagutuko dituzte, pertsona gisa haziko dira eta adiskide berriak egingo dituzte.

_MG_5149
Gure metodoa

Kanpamentuetan (zazpi egun eta sei gau), ingelesez egin behar diete ikasleek taldekideei. Kids&Us-en metodoari jarraituz, egunerokoan ingelesez aise komunikatzeko egiturak ikastera animatzen ditugu. Gainera, haien mailara egokitutako gramatika eta hiztegia lantzen ditugu gure Travel Guide-etan (Cool Off-etako koaderno esklusiboak dira).

LANDING cool off 2026_3
Gaia eta jarduerak

Ongi etorri 66 Ibilbidera! Aurtengo udan, Cool Off-en, gure karabanan bidaiatuko dugu Estatu Batuak zeharkatzen dituen errepide ikonikoan barna eta munduko ibilbiderik ospetsuenetako baten sekretuak ezagutuko ditugu.

Goizeko lehen ordutik lotara joaten garen arte, era guztietako jarduerak egingo ditugu: jolasak, kirolak, baita txangoak ere. Gainera, egunero bustiko gara, dela igerilekuan, dela ur-jolasak eginez!

Jakin nahi duzue nolakoa den Cool Off-etako egun bat?   Klik egin hemen!

Image-3
Cool Off-eko taldea

Cool Off-eko monitoreak eta zuzendariak pertsona gazte eta dinamikoak dira, eta irakaskuntzarako bokazio argia dute.

 

Monitoreak

Cool Off-eko monitoreak inplikatuta daude proiektuan, eta ikasleei jolasteko eta ikasteko ilusioa transmititzen disfrutatzen dute. Eskarmentua dute aisiaren munduan eta berariaz prestatu dira Cool Off-erako. Haiei esker, gure nahia bete dezakegu: haurrek esperientzia paregabe eta ahaztezina bizi ahal izatea gure kanpamentuetan.

 

Zuzendariak

Cool Off-en, xehetasun oro zaintzen dugu esperientzia berdingabea izan dadin. Zuzendaritza-taldeak ibilbide luzea du Kids&Us-en eta bere gain hartzen du metodologia, jarduerak nahiz segurtasuna egunerokoan ezin hobeki sar daitezen eta neska-mutilek ingelesez era natural eta dibertigarri batez egin dezaten.

Tokia eta txandak

TXANDAK Molí de la Riera (Barcelona) Naturávila (Ávila) Irrisarri Land (Navarra)
Ekainaren 21etik 27ra
Eskuragarri
Ekainaren 28tik uztailaren 4ra
Eskuragarri
Eskuragarri
Eskuragarri
Uztailaren 5etik 11ra
Eskuragarri
Eskuragarri
Eskuragarri
Uztailaren 12tik 18ra
Eskuragarri
Eskuragarri
Uztailaren 19tik 25era
Eskuragarri
Eskuragarri
Uztailaren 26tik abuztuaren 1era
Eskuragarri

Molí de la Riera (Barcelona)

Ekainaren 28tik uztailaren 4ra Eskuragarri
Uztailaren 5etik 11ra Eskuragarri
Uztailaren 12tik 18ra Eskuragarri
Uztailaren 19tik 25era Eskuragarri
Uztailaren 26tik abuztuaren 1era Eskuragarri

Naturávila (Ávila)

Ekainaren 21etik 27ra Eskuragarri
Ekainaren 28tik uztailaren 4ra Eskuragarri
Uztailaren 5etik 11ra Eskuragarri
Uztailaren 12tik 18ra Eskuragarri
Uztailaren 19tik 25era Eskuragarri

Irrisarri Land (Navarra)

Ekainaren 28tik uztailaren 4ra Eskuragarri
Uztailaren 5etik 11ra Eskuragarri

“«Sant Pere de Torellón (Bartzelona) dago, basoz, artez eta erriberako landaretzaz inguratutako landa-eremu batean».”

El Molí de la Riera

“«Madrildik ordubete baino gutxiagora dago, Espainiaren erdialdeko igerileku naturalik politenetatik gertu, eta inguruko naturarekin guztiz integratzen diren instalazio modernoak ditu».”

Naturávila

“«Donostiaren eta Iruñearen artean historia handiko —tartean, tenplario eta sorginak— herritxo bat dago. Kanpoaldean, jauregi zahar bat abentura-parkea eta aterpetxea da orain. IrriSarri Landeko instalazioetan, mota guztietako jarduerak egin ditzakegu, eta inguruek ikuspegi paregabeak eskaintzen dizkigute».”

Irrisarri Land

Harremanetan jarri gurekin informazio gehiago nahi baduzu